Instalazioak

TRATAMENDUEN EREMUA: Klinikak tratamenduetarako hiru eremu ditu. Horietako bi kontsulta-gelak dira eta bestea erradiologia-digitalerako eta eszintigrafiarako gela espezializatua da.

KIRURGIAREN EREMUA: ARS EQUINA klinika guztiz hornituta dago: ebakuntza-gela bat, ebakuntza aurreko gela bat, errekuperazio box bat eta ZIU box bat ditu.

BILERA ARETOA: Albaitaritza taldea aldizka elkartzen da kasuak aztertzeko eta gaixo bakoitzarentzako tratamendu egokienak banatzeko eta erabakitzeko.

 

ars equina


LABORATEGIA: Laborategiak klinikan dagoen zaldiaren gaixotasunaren segimendu egokia egiteko beharrezkoak diren laginak lortzeko eta manipulatzeko tresnak ditu.

BOTIKA.

ADMINISTRAZIOA: Egokia den lan administratiborik gabe ezinezkoa litzateke klinikaren eguneroko lana. Departamentu honen funtzioak funtsezkoak dira bertan dauden zaldien segimendurako eta informazio guztiaren kontrolerako. Administrazio Departamentua botikak eta material klinikoa erosteaz ere arduratzen da. Azken urteetan, ARS EQUINA  bere kudeaketa eta historial klinikoak informatizatzeko apustua egin du. Zenbait ordenagailu, inprimagailuak eta albaitari kliniken kudeaketarako software berezi bat ditu.


KANPOKO INSTALAZIOAK: Klinikak, bertan dauden zaldien zainketarako bereziki erabiltzen den hektarea bateko orubea du. 20 x 30 metroko pista bat du animaliekin lan egiteko eta herretasun diagnostikoak egiteko, baita zolatutako eremu bat ere animaliekin azalera gogor baten gainean lan egiteko. Badira, bost paddock 5 X 10ekoak, animaliak kanpoan egon ahal izateko. Nabe nagusiari atxikiak, tratamenduan dauden animalientzako bost box dago, baita besteengandik aparte dauden beste bi box ere, azken hauek eszintigrafia bat egin dieten zaldientzako. Hau guztia inguru paregabean, Corredor eta Montnegre parke naturalaren magalean, eta bide nagusiekin ederki komunikatua.

ars equina